Komunikatua

Ismaren askatasunaren aldeko plataformaren komunikatua

Apirilaren 4an, Espainiar Estatuaren errepresio-taldeek martxan jarri zuten “Puma 70”  deituriko operazioa. Honek ahalik eta pertsona gehien atxilotu, inputatu, beldurtu eta kriminalizatzea du helburu bakarra. Poliziaren mendeku zantzuak dituen jazarpen honek Ismaelen atxiloketa eragin du, 18 urteko Madrilgo hegoaldeko herri bateko bizilaguna.

Isma berehala kargurik gabe libre uztea eta absolbitzea eskatzen dugu. Espainiar Estatuaren errepresioaren epizentroetako bat bilakatu da gure kidea; neurri handi batean, Estatu horren zerbitzura dauden informazio ezaren komunikabideek eragin duten kriminalizazioaren ondorioz.

Pertsona eta hedabide askok ukatu dioten errugabetasun-presuntzio funtsezko oinarria errespetatzea ere exijitzen dugu, jakina.

Ez gara besoak gurutzatuta geldituko kapitalaren diktadura eta honen bidegabekerien kontra borrokatzen direnak kikiltzeko saiakera hauen guztien aurrean. Herriok eta gizabanakook geure burua tiraniaren kontra defendatzea oinarrizko eskubidea da eta sekula ez diogu horri uko egingo. Haien nagusikeriak agerian uzten du sistema hau bortizkeria eta poliziaren errepresioarekin baino ezin dela sostengatu.

Ismaren askatasunaren aldeko plataformatik elkartasunerako deia luzatzen dizuegu zuok guztioi, eta, bereziki, martxoaren 22an Madrilen manifestatu ziren guztiei; guztion artean Isma askatzea ahalbidetzeko. Duintasunaren Aldeko Martxei Ismael askatzeko haien esku dagoen guztia egiteko arren eskatzen diegu, ezin diote honi jaramonik ez egin.

Ezarritako erregimenaren aurka jaikitzen direnekiko jazarpen honek gure indarra eta batasuna handitu baino ez du egin behar, eta horregatik, ez dugu etsiko Ismaren askatasuna eta absoluzioa lortu arte.

plataformalibertadisma@gmail.com | @Libertad_Isma
Plataforma por la Libertad de Isma

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s